Logo BASQUE TALENT-RGB

Zer da BASQUE EMPLOYER BRANDING PROGRAMME?

Talentua erakartzeko nahia eta  beharra duten enpresei beren posizionamenduan laguntza emateko programa, haien balio-proposamena hobetzen lagunduz.

Aurreikuspen demografikoak ikusita, eta talenturik onena erakartzeko zein fidelizatzeko lehia gero eta gogorragoa denez, programa honek enpresetan hausnarketa eragin nahi du, etorkizuneko agertokietarako prestatzeko aukera izan dezaten.

Programak ikuspegi orokorra eta panoramikoa eskainiko du kontuan hartu behar diren palanka, aukera eta ekimen nagusiei buruz, erakundearen barruan zein kanpoan, talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia kontziente eta eraginezkoa sortzeko.

Programa

Aurrez aurreko programa honek 5 modulu tematiko ditu, bakoitza 4 ordukoa.

Modulu guztiek lehen atal bat izango dute, non gaian aditua den pertsona batek esparru teorikoa, tresnak eta metodologiak eskainiko dituen. Halaber, saioek bigarren zati bat ere izango dute. Bertan, enpresa eta profesional jakin batzuek beren jardunbide egokiak eta gaiarekin lotutako esperientzia partekatuko dituzte, eta lankidetza-espazio bat sustatuko da parte hartzen duten erakundeen artean, haiek egin beharreko aldaketei buruz hausnartzeko.

Programak modulu guztietara joatea eskatzen du, behar bezala justifikatutako edo ezinbesteko kasuetan izan ezik. Programa amaitzean,
arrakastaz burutu dutenek, ziurtagiri bat jasoko dute.

DATA / ORDUA / TOKIAGAIAHIZLARIAEDUKIA
2023/10/24
9:30 - 13:30
PARKEA - Vitoria-Gasteiz campusa
#1 MODULUA
TALENTUA:
estrategia
Andrés Ortega Martínez- Talentuaren kudeaketa ikuspegi estrategiko batetik.
- Talentua: zer eta zertarako.
- Talentu-estrategia: nola egin aurrera negozioaren aldeko praktika baliotsuetarantz.
- Giza baliabideen funtzioa eta lanaren etorkizunerako talentua.
2023/11/07
9:30 - 13:30
PARKEA - Donostia campusa
#2 MODULUA
ERAKARPEN estrategiak:
ekosistema
Mónica Domínguez García- Online eta offline posizionamendu-estrategiak talentua erakartzeko.
- LinkedIn ikusgaitasun-tresna gisa.
- Merkatu/negozioko testuinguru eta sare profesionalak, talentua erakartzeko mekanismoekin.
- Ekosistema DUALak, junior profilak erakartzeko.
2023/11/21
9:30 - 13:30
PARKEA - Zamudio/Derio campusa
#3 MODULUA
EMPLOYEE EXPERIENCE
Almudena Rodríguez Tarodo- Kaptazio-prozesuaren (bir)diseinua: mugarriak eta partnerrak.
- Onboarding-a: balio-proposamenarekiko koherentzia.
- Pertsonalizazioa eta desberdintzea: WOW esperientziak sortzea.
2023/12/05
9:30 - 13:30
PARKEA - Vitoria-Gasteiz campusa
#4 MODULUA
ANIZTASUNA:
goranzko osagaia
Sonsoles Morales Hernández- Aniztasuna: agendan jarri beharreko elementua.
- Aniztasuna eta emakume-talentua.
- Belaunaldi-aniztasuna.
- Aniztasuna, nazioarteko profilak erakartzeko begiradatik.
- Place branding-a bozgorailu biderkatzaile gisa.
2023/12/19
9:30 - 13:30
PARKEA - Donostia campusa
#5 MODULUA
KULTURA:
jasangarritasunaren gakoa
Simon Dolan- Kultura eta lidergoa fidelizazio-prozesuen giltzarri gisa.
- Kultura desiratzen den balio-proposamenarekin lerrokatzea.
- Antolaketa-eredu berriak, proiektuekin ahaldundu eta maitemintzeko.

Norentzako?

Basque Employer Branding Programme Euskadiko Parke Teknologikoan kokatuta dagoen edozein enpresari dago zuzenduta, edozein dela ere bere tamaina edo jarduera-sektorea. Talentua erakartzeko zailtasunak dituztenak, beren fidelizazioa areagotzeko pertsonak garatzeko hainbat modu ezagutu nahi dituztenak edo egungo zein etorkizuneko langileekin lan egitea garrantzitsutzat jotzen dutenak, ekintza zehatzen bat abian jarri dutenak edo Employer Branding-ean hasi bai, baina oraindik plangintza edo estrategia espezifikorik ez dutenak.

Programa pertsonen, marketin- edo komunikazio-sailean diharduten profesionalei zuzenduta dago. Era berean, talentua erakartzeko edo fidelizatzeko zailtasunak dituen saileko edo taldeko manager edo arduradunak programa honetan aurkituko ditu erronka horri aurre egiteko zer egin dezakeen ulertzeko gakoak.

Plazak mugatuak dira. Programari buruzko edozein zalantza argitzeko: beb@bebasquetalentnetwork.eus

Izen-ematea

Dagoeneko 40 enpresa baino gehiagok eman dute izena programan. Plazak mugatuak dira.

Epemuga: 2023ko urriaren 20a.

Zalantzarik baduzu, irakurri beheko FAQ atala edo jar zaitez gurekin harremanetan

Telef. +34 944 795 428

beb@bebasquetalentnetwork.eus

Aurkezpen-ekitaldia

2023ko urriaren 9an Basque Employer Branding Programme-eko aurkezpen ekitaldia burutu zen BAT – B Accelerator Tower-en (Bilbo).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria den Leyre Madariagak ireki zuen jardunaldia, Basque Talent ekimenaren barruan dagoen programa hau aurkeztuz.

Ondoren, bertaratutakoek Alfonso Alcántarak, Forbesen arabera enpresa-influencerren top 10ean dagoen eta Granadako Unibertsitatean Psikologiako Aparteko Saria jaso duen profesionalen eta taldeen motibatzaile eta hizlari ezagunak, emandako «Talentua talentuarekin motibatzeko modua» hitzaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten.

Azkenik, jardunaldiari amaiera emateko, bertan bildutako pertsonek aurrerago Basque Employer Branding Programme-en sakonduko diren arloen gainean hausnartu eta gai horiek lantzen hasteko aukera izan zuten lan-saio batekin.

FAQ

Employer Branding-a, edo enplegatzaile marka, erakunde batek enplegatzaile gisa duen ospea eta langile zein hautagai potentzialekiko duen balio-proposamena deskribatzeko erabili ohi den terminoa da.

Modulu guztiak presentzialki gauzatuko dira.

Programa honek 9 asteko iraupena du, urriaren 24an hasita eta abenduraren 19an amaituta. Moduluak datozen egunetan izango dira: urriak 24, azaroak 7 eta 21, eta abenduak 5 eta 19.

Bai, modulu guztietara joan behar da nahitaez, behar bezala justifikatutako edo ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Programa hau doakoa izango da erakunde parte-hartzaile guztientzat.

Bai, programa osoa betetzen duten erakundeek programari dagokion egiaztagiria jasoko dute.

Programa amaitzean, enpresa parte-hartzaileek lortuko dute:

  • Employer Branding-aren garrantzia ulertzea, eta, zehazki, hark osatzen dituen hainbat funtsezko alderdi. Horrela, gai horiei modu egokiagoan erantzuteko barne-gaikuntzako ekintza gehigarriak indartzen eta ezartzen hasi ahalko dira.
  • Marka enplegatzaileari eragiten dioten ekintzei buruzko ezagutza-maila handitzea.
  • Beste euskal enpresa batzuek aurrez identifikatutako jardunbide egokiak ezagutu eta balioestea, esparru horretan praktika-komunitate bat sortze aldera.